Nor garen

Identibuzz Vitoria-Gasteiz Úbiqa. Tecnología, ideas y comunicación S.L. enpresak asmatu eta diseinatutako proiektua da, Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Gai eta Adinekoen Sailaren ekimenari erantzuten dio eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak finantzatzen dute batera.

úbiqa_logo_color

Úbiqa, tecnología, ideas y comunicación berritasun teknologikoak, erabilera sozial berriak eta herritarren artean duten eragina ikertu eta aztertu egiten ditu, alfabetizazio mediatiko eta digitalerako prozesuen bidez komunikazio sozialerako partaidetzazko proiektuak diseinatzeko eta garatzeko. Izan ere, behar besteko tresnak jarri nahi ditu herritarren esku, edukiak sortu ditzaten eta partaidetzazko ikus-entzunezko plataforma elkarreragileen bidez errealitateari buruz duten ikuspegia eskaini dezaten.

Azken urteotan, Úbiqa partaidetzazko ikus-entzunezko ekoizpen-eredu berriak hasi da erabiltzen grabazio-tresna moduan: telefono mobilak. Bestetik, kontaketarako zenbait tresna eta tipologia ere erabili ditu, ibilbide eta mapeaketa tematikoak egiteko orduan.

Úbiqarentzat, proiektuak zenbait euskarritan zeharka hedatzen diren kontakizunak direnez, kontaketa zein historia berriak sortu daitezke, eta hainbat begiradaren bitartez aberastu daitezke, herritarren inplikazioa zein prestakuntza sustatzeko eta, euskarri digital berriak kontuan hartuta, behar den moduko baliabideen bitartez herritarren jakintza eratzeko, sortzeko, zabaltzeko eta banatzeko.

Mugitu

Iruzkina idatzi

Your email address will not be published. Required fields are marked *