Helburuak

Proiektuaren helburu nagusiaren arabera, lankidetzarako zein partaidetzarako dinamikak egingo dira ikus-entzunezkoetan, bertoko eta atzerriko biztanleen esperientziak, elkarreraginak eta elkarbizitza partekatzeko, kultur aniztasuna balioesteko, kultur artekotasuna sustatzeko eta kulturen arteko iragazkortasuna onartzeko, berrikuntzarako nahiz aldaketarako balioa da-eta.

Identibuzz jarduera integratzailea da, eta zenbait kulturari ematen die behar besteko aukera, euren artean harremanetan egoteko eta lankidetzapeko ariketaren dinamika bizitzeko. Hartara, euren ikuspegitik bertatik, euren iritziak adierazi eta jakinarazi egin ditzakete, eta, aldi berean, euren errealitateari eta nortasunari(ei) buruzko kontakizun partekatua sortu dezakete.

Aniztasun kulturalaren adierazgarri den mosaikoa sortzea da helburua. Horren bidez, zenbait lurraldetako biztanleak hurbildu eta euren ingurunearekin jarri ahal izango dira harremanetan, baita euren artean ere. Horrela, bada, pertsonen eta kulturen arteko harremanak zein ezagutza sustatu ahal izango dira, baita elkarbizitza bera ere.

Identibuzz proiektua dinamizazio sozialerako ariketa da, eta herritarren partaidetza zein inplikazioa sustatzen ditu edukien baterako sorkuntzan eta edukion komunikazioan. Izan ere, herritarren prestakuntza digital eta mediatikoa sustatu nahi du, eta herritarren narratiba digital berriak egituratzen ditu horretarako.

Mugitu

Iruzkina idatzi

Your email address will not be published. Required fields are marked *