práctica 1

2. tailerra: hiritartasun integratzailea, aniztasunaren kudeaketa eta lehen grabazioak

(Español) Santo Tomás consiguió reunir a 21 personas participantes que realizaron las primeras entrevistas de calle

Bigarren saioa eta parte-hartze arrakastatsua mantentzen da.

Abenduak 21, Santo Tomas azoka izan arren, 21 gazte parte hartzen dute identibuzz Gazteiz-eko sesio berri honetan. Jardunaldia Saioa Bilbao-ren eskutik hasten dugu integrazio eta dibertsitateari buruzko dinamika batzuen bidez.

Ondoren, Leirek ikus-entzunezko teknika berriak irakasten die. Aukera honetan, neska-mutilek errekurtso planoen garrantzia ikasten dute. Azalpena dibertigarria izan dadin, El Hobbit filmaren premierra ikusten dute. Eta teoria hutsarekin ikasten ez denez gero, parte-hartzaileek sesioaren lehenengo praktika egiteko kalera irtetzen dira.

Bestalde, Jorgek elkarrizketa-errealizaziorako oinarriak azaltzen dizkie: erantzun onak lortzeko, galderak nola izan behar diren esaten die, grabaketa egiterakoan nola izan behar den haien jarrera azaltzen die, etabar. Berriro, mugikorrekin hornituta, erreportari paperean murgiltzen dira sesioaren bigarren praktika burutzeko.

Azkenik, grabaketak ikusten ditugu balorazioa egiteko. Epaitza? Soberan bete zuten helburua! Orain Eguberri-oporren aldia da, baina datorren larunbatean, urtarrilak 4, bueltan egongo gara aniztasunarekiko eduki berriak eta ikus-entzunezko teknika berriak lantzen jarraitzeko.

Neska-mutilek egindako elkarrizketen bi fragmentu txikiekin uzten dizuegu:

   

Muévelo

Mugitu

Iruzkina idatzi

Your email address will not be published. Required fields are marked *